Gabonetako argazki saioa

Gabonak

Baneukan Canon D6 Mark II kamera berria estreinatzeko gogoa, eta zein izango modu hobea, Ekhiri gabonetako argazki saioa egitea baino 馃槈

Abenduaren 25ean baserrian izan ginen, eta kanpoko argazki saio txiki bat egitera animatu ginen,inguruan baserriko detaile txiki batzuk genituela aprobetxatuz. Ekhi segituan hasi zen inguruko makil zati eta harriekin joku sinbolikoa egiten, sukalde batean janaria mozten ariko balitz bezala.聽聽 Izugarria eta polita da haurrak naturako elementu ezberdinekin nola entretenitzn diren ikustea.

Utzi ezazu iruzkin bat / Deja un comentario / Leave a comment

Volver arriba