Hauxe da Saal digitalekin probatu dugun azken albuma, bezeroei argazki saioen oroitzapenak gordetzeko album formatu ezberdinak erakusteko asmotan, tamaina handiko album bat egitea pentsatu dugu oraingoan. Neurria 30×30 cm eta formatua karratua da. Aurrekoan ez bezala, kasu honetan orriak mate beharrean distiratsuak aukeratu ditugu, eta orrialdeen lodiera ere handitu dugu. Azala berriz tela itxurako...
Jaurnartzeko argazki saioa
Pasa den astean jaunartzeko argazki saioa egin genuen Pagoetako Parke Naturalean eta Mollarri inguruan. Sekulako giroa zegoen, eguraldi ederra eta eguzkiaren azken izpi beroak ederki aprobetxatu genituen kontrargian saioa egiteko. Esperientzia ederra izan zen eta izugarri disfrutatu genuen. Modeloagatik zer esan, izugarria izan zen! Mila esker L eta amatxo!...