Bardeetako kontrasteak

Pasa den astean Bardeetara joateko aukera izan genuen. Baziren 6 bat urte ez ginela bertara joaten eta ederki gozatu genuen. Hasiera batean haurrarekin zer nolako txangoa egin genezakeen galdetu genuen Parke Naturaleko atarian dagoen interpretazio zentroan. Castildetierratik abiatuta oinezko ibilbide txiki bati ekin genion eta segituan hezegune txiki batera iritsi ginen. Ondoren, 200 eskailera baina gehiago igoaz Cabezo de las Cortinas izeneko begiratoki ikusgarri batera iritsi ginen. Aurrez aurre 360ºko panoramika eder bat genuela sekulako pakea eta askatasuna arnastu zitekeen. Bat-batean, albo batetik eta bestetik euria zekarten laino beltzak ikusi genituen eta jaistea erabaki genuen. Zerua ikusgarri zegoen. Gerora ostarteak ireki ziren eta argi ederraz gozatzeko aukera aparta izan genuen, baita argazkiak ateratzeko denbora ere. Bardeetako ibilbide zirkularra egin genuen ondoren autoz, 40 km inguruko ibilbide zirkularra, eta Bardeetatik atera ondoren Pitillaseko hezeguneari bisita txiki bat egin genion. Hona hemen egun hartan ateratako argazkietako batzuk. Argazki gehienak zuri beltzean daude, baina zer egingo diogu… Azken aldian zuri beltza izugarri atsegin dut eta!

Utzi ezazu iruzkin bat / Deja un comentario / Leave a comment

Volver arriba