Ongi etorri txoko honetara!
Nire izena Ainara da,. Web gune hau nire lana eta begiratzeko modua erakusteko asmoz sortu dut.
Argazkilaritzak emozioak atzematen laguntzen dit. Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela esaten dute, eta idatziz adierazi ezin dudana irudien bidez trasnmititzea saiatzen naiz.
Galerietan ikusiko duzuen bezala, natura da nire inspirazio nagusia, bai argazki saioak egiteko eta baita beste motako argazkiak egiteko ere.
Nire argazki saio gustukoenak eta dibertigarrienak haurrekin izaten dira. Hain espresiboak dira, oso erraza egiten zaidala beraiekin momentu bereziak eta originalak harrapatzea. Haien erritmoak errespetatuz, argazki saioak naturalak eta dibertigarriak izatea bilatzen dut.
Haurdunaldia bizitzako une berezienetako bat izaten da ama batentzat. Argazki saioetan momentu berezi horren bizipena kontatzen lagundu nahi dizut; etorkizunean irribarre batekin gogoratuko duzun horietakoa: naturan, arratsaldeko azken argi-izpiekin, etxean, bakarka, bikotekidearekin edota familiarekin egiten ditut argazki saioak.
Naturaltasun osoz sortzen diren momentuak eta espresioak harrapatzea bilatzen dut familien argazki saioetan. Etxeako berotasunean, familia eroso sentitzen den tokian, edota naturan, umeak libre eta oso espontaneoak bilakatzen diren inguruetan. Zuen familia bizitzaren eguerokoa dokumentatzea eta betirako gordeta geratuko diren oroitzapen politak harrapatzea atsegin dut.
Hona hemen nire bloga. Klik egin eta lanekin lotutako albisteak ikusi ahalko dituzu bertan.
Azken hilabeteetan egindako lanen eta proiektu berrien inguruan gehiago jakin nahi baduzu…